XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEHEN HORDIA - Fuera, fuera! ATABALARIA - Gatiberioa eta miseria, fuera, fuera! BESTE HORDIA - Biba, biba!

Inoizkoak baino kolpe pizkorragoekin kastigatzen du atabala.

Honela, traba eta oztopo gutti iminiko diguzue.

Atabalaria mintzatzen bukatu baino lehen, hutsik geratuko da plaza. Bakarrik hordi biak geratuko dira.

ATABALARIA - Herri honetako andre-gizon, neska-mutil eta atso-agure guztiek jakin bezate, Erreboluzioa eztela egin txantzetan ibiltzeko, baizik pobrearen bizi moldea hobetzeko, esklaboari libertatea emateko, gizon guztiak izan ditezin anai, berdin eta libre. Helburu ezin hobe eta haundi hauetara kontrastatzen diren, eta haien kontra altzatzen diren gizon doilor eta prestu ez guztieri, odolarekin eta urkamendiarekin burrukan eginen zaie, eta eztute barkaziorik merezituko.

ATABALARIA - Herritarrak, Erreboluzioaren mintzoa entzun. Mugarteko Buruzagitza Nagusiak bidalirikako Mandatari Berezia zuen aurrean dago. Harekin, soldado konpainia bateko kapitaina dator. Herritarrak, nirekin batera deiadar egin: Erreboluzioa eta libertatea, biba, biba!